Umandi

UMANDI IKASTOLAKO VII TRUKAKETA. 2015/2016 ikasturtea


Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Umandi Ikastolako VI Trukaketa ospatuko dugu.

Aurrekoan bezala, 17:00etan lehen hezkuntzako zarrerako aterpean bilduko gara. Hara trukatu nahi ditugun gauza guztiak eramango ditugu: liburuak, jostailuak, musika, kirol-materiala, arropa, puzleak … NAHI DUZUEN GUZTIA,EGOERA ONEAN DAGOENA!!!

Trukaketa parte hartu nahi duten ikasle, guraso eta maisu-maistrei zuzendua dago. Nahi izanez gero, lagunei ere gonbidapena luzatu ahal diezue. Gero eta gehiagok parte hartu, interesgarriago izango da.

Gogoratu:

  • Trukatu nahi dituzun gauzak ikusgai egoteko maindire zahar bat ekar dezakezu.
  • Trukaketa lasai hartu. Hasi baino lehen partaide guztiak prest egotea eta gustuko ditugun gauzak behatzea komenigarria da.
  • Ekartzen duzuna gero eta egoera hobean egon, trukaketa hobeak egin ahal izango dituzu.
  • TRUKAKETA, bi edo pertsona gehiagok elkarrizketaren bidez zer edo zer trukatzeko adostasunera iristeko espazioa da. Dirurik gabe eta modu baketsu batean gertatzen da.
  • Beste norbaitekin joatea komenigarria da, bata tokian gelditu eta bestea leku desberdinak ikustera joan ahal izateko.
  • Zure iritsi oso garrantzitsua da. Trukaketak irauten duen bitartean koaderno bat jarriko dugu. Bertan, zure gomendioak, iritziak, gustuko dituzun gauzak, aldatu nahi duzuna … idatzi ahal izango duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………