Umandi

UMANDI IKASTOLAKO VI TRUKAKETA 2015/2016 ikasturtea


Datorren  ostiralean,  azaroaren  6an,  Umandi  Ikastolako  VI  Trukaketa ospatuko dugu.

Aurrekoan bezala, 17:00etan lehen hezkuntzako zarrerako aterpean bilduko gara.  Hara  trukatu  nahi  ditugun  gauza  guztiak  eramango  ditugu:  liburuak, jostailuak, musika, kirol-materiala, arropa, puzleak … NAHI DUZUEN GUZTIA!!!

Trukaketa  parte  hartu  nahi  duten  ikasle,  guraso  eta  maisu-maistreizuzendua  dago.  Nahi  izanez  gero,  lagunei  ere  gonbidapena  luzatu  ahal diezue. Gero eta gehiagok parte hartu, interesgarriago izango da.

Gogoratu:

  • Trukatu  nahi  dituzun  gauzak  ikusgai  egoteko  maindire  zahar  bat  ekar dezakezu.
  • Trukaketa lasai hartu. Hasi baino lehen partaide guztiak prest egotea eta gustuko ditugun gauzak behatzea komenigarria da.
  • Ekartzen duzuna gero eta egoera hobean egon, trukaketa hobeak egin ahal izango dituzu.
  • TRUKAKETA,  bi  edo  pertsona  gehiagok  elkarrizketaren  bidez  zer  edo  zer trukatzeko  adostasunera  iristeko  espazioa  da.  Dirurik  gabe  eta  modu baketsu batean gertatzen da.
  • Beste norbaitekin joatea komenigarria da,  bata tokian gelditu eta bestea leku desberdinak ikustera  joan ahal izateko.
  • Zure iritsi oso garrantzitsua da. Trukaketak irauten duen bitartean koaderno bat jarriko dugu. Bertan,  zure gomendioak, iritziak, gustuko dituzun gauzak, aldatu nahi duzuna … idatzi ahal izango duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………