Umandi

UMANDI IKASTOLAKO 11º KROSA


Ekainaren 18an, larunbata, ikastolako jaia dela eta 11. krosean parte hartu dezakezu.

Hauek dira kategoriak:
1. kategoria: Legen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
2. kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
3. kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
4. kategoria: Haur Hezkuntza 2. eta 3. maila ( 4 eta 5 urte )
5. kategoria: Haur Hezkuntza 1. maila ( 3 urte ) eta 2 urte.
Zenbakiak lasterketaren egun berean, 9:30etan banatuko ditugu eta lasterketak segituan hasiko dira.Kirola egiteko arropa aproposa eta umore ona baina ez duzu behar izango korrika egiteko!
Ah! baita zure gurasoen baimena ere eduki behar dugu. Baimena EKAINAREN 10ean baino lehenago entregatu beharko duzue Ikastolan gongo den kroserako gutunontzi zehatz batean.
Data hori pasatu eta gero ez da izen ematerik egongo.
GURASOAK, ADI!
Krosa antolatzeko zuen laguntza behar dugu: zirkuitua markatzeko eta kontrolatzeko, zenbakiak prestatu eta banatzeko, …
Eta zure seme-alabak animatzeko ere, alegia. Behar, lagundu nahi duzue noi eskerrik asko zuen izena eta telefonoa emateagatik: hemen
Harremanetan jarriko gara.
Behar diren bezain boluntariorik ez badaude krosa bertan behera geratu beharko litzateke.
Nire seme-alaba Umandiko 11. krosean parte hartzeko baimena ematen dut. hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………