UMANDI IKASTOLAKO 10. KROSA
Ekainaren 20an, ikastolako jaia dela eta 10. krosean parte hartu dezakezu. Hauek dira kategoriak:
1. kategoria: Legen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
2. kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
3. kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
4. kategoria: Haur Hezkuntza 2. eta 3. maila ( 4 eta 5 urte )
5. kategoria: Haur Hezkuntza 1. maila ( 3 urte eta 2 urte )
Zenbakiak lasterketaren egun berean, 9:30etan banatuko ditugu eta lasterketak segituan hasiko dira.Kirola egiteko arropa aproposa eta umore ona baina ez duzu behar izango korrika egiteko!
Ah! baita zure gurasoen baimena ere eduki behar dugu.
Baimena EKAINAREN 12a baino lehenago entregatu beharko duzue Ikastolan egongo den kroserako gutunontzi zehatz batean.Data hori pasatu eta gero ez da izen ematerik egongo.
GURASOAK, ADI!
Krosa antolatzeko zuen laguntza behar dugu: zirkuitua markatzeko eta kontrolatzeko, zenbakiak prestatu eta banatzeko, ….Eta zure seme-alabak animatzeko ere, alegia.
Beraz, lagundu nahi duzuenoi eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik
Behar diren bezain boluntariorik ez badaude krosa bertan behera geratu beharko litzateke
Utzi erantzuna