Umandi

BARRE-TERAPIA. 2. Saioa


Barre egitea bizi izatea da!!”

 Datorren ostirala, otsailaren 3an, 15:00etatik 16:30etara Areto Nagusian BARRE-TERAPIA bigarren saioa izango dugu Umandi Ikastolako familia guztientzat. Anima zaitez!

“OPORRAK BAKEAN 2017” Afanis


Uda honetan abegitu haur saharar bat

Honekin batera uzten dizuegu “Oporrak Bakean 2017” programako informazioa. Programaren gaineko bilera datorren urtarrilaren 27an izango da, 19:00etan, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean (San Ignacio Loiolakoaren kalea 8, 01001 Vitoria-Gasteiz ).

OPORRAK BATEAN 2017

AURREMATRIKULA


Urtarrilak 30ean hurrengo ikasturteko aurrematrikulazio epea zabaltzen da.

Hemen dituzue Eskola Kontseiluak zein egoeratan ematen dituen puntuak:

UMANDIKO ESKOLA KONTSEILUAK BI PUNTU EMANGO DITU BAREMOAN ONDORENGO ARRAZOI HAUENGATIK

1.- Ikasle ohien seme-alabak.

2.- Anai-arrebak izan baditu ikastolan nahiz eta adinagatik orain ez egon bertan.

2 PUNTU- 2 PUNTOS

BI ARRAZOI HAUEK EZ DIRA METATZEN

ESKOLA KONTSEILUA

GURASOENTZAKO EMOZIO TAILERRAK


EMOZIOAKZER DIRA?

Programa honen xedea emozioen mundura hurbiltzea laguntzea da, horiek adierazi eta sozializatzeko espazioak eskainiz. Metodologia dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, hasieran emozioak identifikatzen dira (poza, amorrua, beldurra, harridura, tristezia,…), horiek egoki kudeatzeko lehenengo urratsa baita. Egoera bakoitzean emozio horiek era positiboan kudeatu, adierazi eta konpartitzeko beharrezko lanabesak eskuratzeko gunea eskaintzen da.

NORK EMANGO DITU ETA NORENTZAT DIRA?

Programa honek Vitoria-Gasteizko Udaletxeak sustatzen du eta IZEKI elkartetik ( http://izekielkartea.es/eu/ ) etorriko dira lantegiak ematera. Ikastolako guraso guztiei zuzentzen zaizkigu.

NOIZ IZANGO DIRA?

Urtarrilaren 17, 24 eta 31an / Otsailaren 7an

Ordutegia: 15:00etatik – 16:30ra

NON?

Ikastolaren Areta Nagusian elkartuko gara

FAMILIAK MENDIRA: LA LEZE


Gure gorputzak garbitu eta oxigenatzeko asmoz, urtea ibilalditxo batekin hasiko dugu.

Oraingo honetan La Leze haitzuloko kanpoko aldea ezagutuko dugu, bidea Eginoko herritik hartuz.

LA LECE KOBAZULOA

Eginoko elizan aparkatuko dugu eta han ezkerrerantz joango gara. Herria bukatzerakoan bide bat hasten da SE, bi marrarekin markatuta. Bata berdea, bestea zuria . La Lezera iristeko paraleloak direnak jarraituko ditugu eta gurutzatuak saihestuko ditugu.

CruzadasParalelas

Bidea hasieran estua da baina berehala baso polit bat zeharkatuz zabaldu egiten da, paseoak ordu erdia dirau haitzulora iritsi arte. La Leze 80metroko pitzadura ikaragarria da eta bertatik ibai batek isurtzen ditu bere urak. Hurbil piknikgune bat dago eta haitzuloaren bista polit batzuez goza daiteke bertatik. Bide beretik itzuliko gara.

Irteera hau urtarrilaren 15an izango da datorren igandean. Oso goiz ez jaikitzeko, goizeko 11:00etan geratuko gara karabanen aparkalekuan. Baina euria egiten badu edo elurra egiten badu, ibilaldia bertan behera geratuko da.

Zuen zain izango gara!

……………………

……………………

……………………

……………………