ERAKUSKETA
Eta ikasturtea amaitzeko, hemen duzue gure ikasleek ikasturte berezi eta zail honetan egin dituzten lan guztien erakusgarri txiki bat. Uda zoragarria eta opor zoragarriak opa dizkizuegu. Irailean ikusiko dugu elkar!
Jokinen bisita
Pasa den astean, seigarren mailako ikasle eta irakasleek Jokin Galarragarekin hitz egiteko minutu batzuk izan zituzten.
Jokin Galarraga Lezoko gaztea da, Gasteizko Itzulpengintza eta Interpretazioko Unibertsitateko ikaslea, pertsona positiboa, erresilientea eta ausarta, dibertigarria eta bihurtzailea eta itsua.
Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-hitzaldi oso aberasgarriak izan ziren, non guztiok ikasi ahal izan genuen zerbait gehiago inklusioari, gainditzeari eta egokitzeari buruz.Eskerrik asko Jokin hain goiz atsegin eta bereziagatik!
#inklusioa #kontzientziazioa #sentsibilizazioa




Bertsokaria Gasteiz
Jarraian bidaltzen dizuegu GASTEIZKO BERTSOKARIA, Eskualdeko bertso kontuen urtekari digital xumea, eta gelaz gelako bertso bilduma ere badena. Sakatu Ikastolako izenean eta hor ikus dezakezue zuen seme-alaben lana.
Gustoko izatea espero dugu!!
“Montes Solidarios” Umandin
Ostiralean, “Montes Solidarios” elkarte kide batzuk etorri ziren Umandira 6. mailakoekin hitz egitera.
Goiz polita izan zen, eta bertan ikusi ahal izan genuen zein lan zoragarria egiten duten Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonek mendira iristeko.
Enpatizatu ere egin genuen, eta ikusmen gutxiko pertsonek eta itsuek mugitzeko dituzten zailtasunak ikusi. Baina, era berean, beste pertsona batzuen eta tresnaren baten laguntzaz, pertsona horiek naturaz eta mendiaz gozatzera irits daitezke.
Oso gauza erraza eta baliotsua gogoratu ziguten, baina batzuetan ahaztu egiten zaiguna; guztiok gara PERTSONAK, gure gaitasunak edo ezaugarri fisikoak edozein direla ere (pertsona altuak, pertsona txikiak, ilehoriak, ile luzea dutenak, ile motza dutenak, ikusmen txikia dutenak, ezgaitasun fisikoa dutenak, gortasuna dutenak…). Saiatu ez ahazten!!
Mila esker denagatik!
WEB MONTES SOLIDARIOS: http://montesolidarios.org/
FACEBOOK: https://www.facebook.com/montessolidarios/posts/1767721620066362
CANAL DE YOUTUBE MONTES SOLIDARIOS: https://www.youtube.com/channel/UCEpyhgrRuXn8Boyn1Ph-P9g/videos
LO INCORRECTO. Una nueva mirada hacia la discapacidad. https://www.youtube.com/watch?v=SBLiBLb23ZA
LH4Ckoek prestatu duten sorpresa
Kaixo familiak!!
Hemen uzten dizuegu 4C mailakoen prestatu duten aldizkaria, beste ikaskideok ere disfrutatu ahal izateko.
2021-2022 MATRIKULAZIOA: Onarpen prozesua
Aurrematrikula egiteko epea bukatu da. Zer egin behar dugu orain??
Matrikularen zerrendak ikusteko https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio-en sartu behar zarete. NAN zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea besterik ez da behar. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren atari honetan informazio ugari eskura daiteke, ikasleen historial akademikoa, ordutegiak, jantokiko menuak… Bideo honetan ikus dezakezue nola egin:
Eta jarraian onarpen prozesuaren egutegia uzten dizuegu:

2021-2022 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA

JANTOKIA: Urtarrileko menuak











JANTOKIA: Abenduko menuak












OOG BEHIN-BETIKO ZERRENDA
AINHOA VELEZ |
BELÉN FERNÁNDEZ |
ZAHIRA ALCUDIA |
NURIA ALONSO |
ROSARIO NUÑEZ |
JANA GARCÍA |
LOURDES MTNEZ. DE ICAYA |
ELIZABETH RASCÓN |
AXUN CASAIS |
