Mintza topaketak
Kaixo, familiak!!
Hurrengo hilean mintza topaketekin hasteko asmoa daukagu.
Topaketen helburua euskara gure etxeetara hurbiltzea eta gure umeekin hizkuntza ohikoagoa egitea da. Nola? Ba modu dibertigarriaz hitz egitera eragiten diguten joko eta jolas-jardunen bidez. Azken urteetan bezala, mintzalagun bat ere izango dugu, saioak dinamizatzeko eta gure hizkuntza praktikatzen laguntzeko.
Saioak asteazkenetan izango dira, 15:00etan, Umandi ikastolan. Urriaren 13an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko dira.
Partehartzaile bakoitzak 25€ ordaindu behar ditu kurtso osorako.
Izena emateko mesedez bete formulario hau: https://forms.gle/iQZewLpegZcDsGwp9 (epea urriaren 7an bukatuko da).
Euskara praktikatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera eroso eta polita da, inguru ezagunean eta zuen seme-alabengandik hurbil. Animatu! Zuen zain gaude!

Familientzako YOGA-Plaza libreak
IZEN EMATEA / INSCRIPCIÓN:https://forms.gle/Dea23X2jAYHzQhrw6
Kanpoko Ekintzak: Plaza Libreak
Guraso Argurgarriak,
Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen plaza libreetan izena emateko epea IRAILAren 28rarte egongo da irekita.
Izen-emate formularioa
Informazioa
Ekintzen Katalogoa
Arautegia
Animatu zaitezte!!
Estimadas familias,
El plazo para la inscripción en las plazas libres de las actividades extraescolares de la ikastola estará abierto hasta el 28 de SEPTIEMBRE.
Formulario de inscripción
Información
Catálogo de actividades
Reglamento
¡¡Animate!!
Markel Oquillas Alvarado
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Koordinatzailea
moquillas@athlonprestakuntza.eus
m. 674 618 482
athlon koop. e. Loramendi, 4 • 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
t. 943 712 033 •
www.athlon.eus
JANTOKIA: Iraileko menuak
Menuak paperean iristen zaizkigun bitartean, hemen dituzu hilabete honetako menu guztiak (basala eta menu bereziak).
Ekintza berria: YOGA

(Jarduera arautuko duten inskripzio, antolaketa eta bizikidetza arauak Guraso Elkarteak antolatzen duen eskolaz kanpoko beste edozein jardueratarako arauak izango dira. / Las normas de inscripción, organización y convivencia que regirán la actividad serán las mismas que para cualquier otra actividad extraescolar organizada por la AMPA. )
Eskolaz Kanpoko Ekintzak 21-22
Guraso Argurgarriak,
Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea IRAILAren 19rarte egongo da irekita. Hemen daukazue ekintzen eskaera eta informazio guztia:

IZEN-EMATEA
EKINTZA KATALOGOA
INFORMAZIOA
ARAUTEGIA
Animatu zaitezte!!
Markel Oquillas Alvarado
Eskolaz Kanpoko Ekintzen Koordinatzailea
moquillas@athlonprestakuntza.eus
Tfnoa. 674 618 482

2021-2022 Ikasturterako Informazioa



ERAKUSKETA
Eta ikasturtea amaitzeko, hemen duzue gure ikasleek ikasturte berezi eta zail honetan egin dituzten lan guztien erakusgarri txiki bat. Uda zoragarria eta opor zoragarriak opa dizkizuegu. Irailean ikusiko dugu elkar!
Jokinen bisita
Pasa den astean, seigarren mailako ikasle eta irakasleek Jokin Galarragarekin hitz egiteko minutu batzuk izan zituzten.
Jokin Galarraga Lezoko gaztea da, Gasteizko Itzulpengintza eta Interpretazioko Unibertsitateko ikaslea, pertsona positiboa, erresilientea eta ausarta, dibertigarria eta bihurtzailea eta itsua.
Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-hitzaldi oso aberasgarriak izan ziren, non guztiok ikasi ahal izan genuen zerbait gehiago inklusioari, gainditzeari eta egokitzeari buruz.Eskerrik asko Jokin hain goiz atsegin eta bereziagatik!
#inklusioa #kontzientziazioa #sentsibilizazioa




Bertsokaria Gasteiz
Jarraian bidaltzen dizuegu GASTEIZKO BERTSOKARIA, Eskualdeko bertso kontuen urtekari digital xumea, eta gelaz gelako bertso bilduma ere badena. Sakatu Ikastolako izenean eta hor ikus dezakezue zuen seme-alaben lana.
Gustoko izatea espero dugu!!