Umandi

ONARTUAK PLAZA LIBREETAN


Hemen duzue eskolaz kanpoko ekintzen plaza libreetan onartuen zerrenda.

OHARRA: Ekintzen hasiera urriaren 5ean izango da, Saskibaloia (Alebinak) eta Futbola (Alebinak) izan ezik, irailak 28an hasiko direla.

XARBOT. 2015ko EKAINA


XARBOT-15-06-SARRERAHiruhilabete honetan proiektu eta lan asko egiteaz gain, jai eta ospakizun ugari ere izan ditugu: Agate Deuna, Euskararen Astea Inauteriekin batera, Korrika eta
Korrika Txikia, Prudentzio Deuna … Baratzeko ekintzak egiteko ere tarte batzuk atera ditugu. Guztion partehartzea (gurasoak, irakasleak, ikasleak, … ) eskertzekoa da.

Xarbot 2015ko ekaina (pdf)

IKASTURTEAREN LEHEN EGUNERAKO HAINBAT ARGIBIDE


Guraso agurgarriak:

Honen bidez plazaratu nahi dizuegu ikasturtearen lehen egunerako hainbat argibide. Irailaren 8an sarrera horrela izangoda:

L.H.1.maila: 8:55etan txikien atetik sartuko dira eta 5 urteko geletara joango dira, han tutoreak egongo dira eta gela berrietara eramango dituzte.

L.Hko 2.mailatik 6.mailara: 9:00tan handienatetik sartuko dira eta gela berrietara joango dira, bertan tutoreak egongo dira.

Gehiago irakurri

BARATZEA UDAN


baratza02Kaixo Kaixo lagunak:

Aurten eskolak hartu du baratzearen ardura eta gurasoek ez dugu lan handirik izan. Aurreko urtean bezala udako hilabeteetan baratza zaintzeko arduradunak behar ditugu. Ikastolak ekaina eta uztaileko lehenengo bi asteetan zainduko du, beraz aste hauek banatu behar ditugu:

UZTAILA

  • 13tik – 19ra
  • 20tik – 26ra
  • 27tik- abustuak 2ra

ABUZTUA

  • 3tik – 9ra
  • 10etik – 16ra
  • 17tik – 23ra
  • 24tik – 30ra
  • 31tik ikastola hasi arte

PREST BAZAUDE BIDALI ZURE IZENA ETA AUKERATZEN DUZUN ASTEA. umandikobaratzea@gmail.com

KARTEL LEHIAKETA


 Lehen SariaBigarren Saria

Lehen saria: Alaia Perex | Bigarren saria: Olaia Espadas

Zorionak Alaia eta Olaia!

……………………

……………………

……………………

……………………

……………………