Umandi

BARATZEA UDAN


baratza02Kaixo Kaixo lagunak:

Aurten eskolak hartu du baratzearen ardura eta gurasoek ez dugu lan handirik izan. Aurreko urtean bezala udako hilabeteetan baratza zaintzeko arduradunak behar ditugu. Ikastolak ekaina eta uztaileko lehenengo bi asteetan zainduko du, beraz aste hauek banatu behar ditugu:

UZTAILA

  • 13tik – 19ra
  • 20tik – 26ra
  • 27tik- abustuak 2ra

ABUZTUA

  • 3tik – 9ra
  • 10etik – 16ra
  • 17tik – 23ra
  • 24tik – 30ra
  • 31tik ikastola hasi arte

PREST BAZAUDE BIDALI ZURE IZENA ETA AUKERATZEN DUZUN ASTEA. umandikobaratzea@gmail.com

KARTEL LEHIAKETA


 Lehen SariaBigarren Saria

Lehen saria: Alaia Perex | Bigarren saria: Olaia Espadas

Zorionak Alaia eta Olaia!

IKASTOLAKO JAIA


Ekainaren 20an,larunbata, ikastolako jaia izango da. Gauza asko prest ditugu dagoeneko baina, oraindik, zenbait bukatzeke ditugu. Hori dela eta zuen laguntza behar dugu.

ZER BEHAR DUGU?

Zuen zain dauden lantxoak: Gehiago irakurri

2015/2016 EGUTEGIA


Hemen duzue datorren ikasturteko egutegia.

Azkenean Eusko Jaurlaritzak ez dio ikastolari utzi irailaren 7an hasten.

Ikastolak adostasun batzuk egin ditu haurreko ikasleen egokitzapen prozesua errazteko lanaldi-erdiko egunetan.

UMANDI IKASTOLAKO 10. KROSA


kanpoekintzaEkainaren 20an, ikastolako jaia dela eta 10. krosean parte hartu dezakezu. Hauek dira kategoriak:

1. kategoria: Legen Hezkuntzako 1. eta  2. mailak

2. kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

3. kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak

4. kategoria: Haur Hezkuntza 2. eta 3. maila ( 4 eta 5 urte )

5. kategoria: Haur Hezkuntza 1. maila ( 3 urte eta 2 urte )     Gehiago irakurri

IKASTOLAKO JAIAREN BAZKARIA


Datorren larunbatean ekainaren 20an ikastolako jaia ospatuko dugu. Izango diren ekintza guztien artean BAZKARIA dago. Izena eman ekainaren 5a baino lehen.

Menua, salneurriak eta informazio gehiago…. Gehiago irakurri

……………………

……………………

……………………

……………………

……………………