Umandi

GURASO ELKARTEKO BILERA. URRIAK 21.


Eguna: Urriak 21 , asteazkena
Ordua: 17:00etan
Non: Guraso elkartearen bulegoan Gaiak:

  • Aurreko aktaren irakurketa eta onartzea
  • Batzordeen egoera eguneratua
  • Eguberri Saskietako zozketa
  • Ikastolako jaia, 6. gurasoak
  • Bestelakoak

KONTSUMOBIDE. GURASOENTZAKO GUTUNA


KONTSUMOBIDE

GURASO horiek:

Idazki honen bidez atseginez zuzentzen gatzaizkizue KONTSUMO PRESTAKUNTZA IKASTETXEETAN programa ezagutarazteko. KONTSUMOBIDEk abiarazi du programa hau eta laster garatuko da zure seme-alabek ikasten duten ikastetxean.

Horren bidez egungo kontsumo gizartean pertsona kontziente, kritiko eta arduratsu gisa jardutea ahalbidetuko dieten elementuak eskaini nahi dizkiegu ikasleei, bai eta kontsumoarekiko arrazoizko erabaki egokiak hartzerik izan dezaten beharrezko baliabideak erakutsi ere.

Gehiago irakurri

GURASO ESKOLA


Aurton jorratuko ditugun gaiak:

  1. Gai jakin batzuk nola azaldu; gaisotasunak, heriotzak….
  2. Autoritatea lortu autoritarioa izan gabe.
  3. Nirea, pertsonala eta intimitatea.
  4. Aniztasuna
  5. Huts egiten ikastea.
  6. Eskola-jazarpena
  7. Bortizkeririk gabe babesten irakatsi
  8. Sexualitatea
  9. Familia zabala
  10. Neba-arreben arteko borrokak
  11. Seme-alabekin negoziatu

Egutegia: Gehiago irakurri

FAMILIAK MENDIRA


zab

Ikasturte berri honetan ere, igandeetako mendi irteerak egiteko asmoarekin gatozkizue.

Lehen irteera bezala, oso erraza eta nahiko ezezaguna den Zabalganako Parkean dagoen ibilbidetxo bat egitea pentsatu dugu.

Zuazo herrian aparketuko dugu eta 40 minutu inguru irauten duen ibilbidetxo erraz bat egingo dugu.Irteera umeentzako jolas parke batean buka dezakegu edo intxaurrak bilatu inguruko intxaurrondoetan.

Zabalganako leku politenetako bat Lezeako urmaela da. Berau, Zuazo de Vitoriatik joanda,parkearen sarreratik oso hurbil dago.Urmaela aspaldikoa da. Ureztatzeko erabiltzen zen eta oso hurbil dagoen emari batetik hartzen du ura.

Irteera datorren igandean,urriaren 11n, izango da.11etan geratuko gara karabanen parkinean.

Animatu eta etorri!

Umandi Ikastolako guraso elkartea.

GURASO ESKOLA


Guraso eskola badator berriro.
Aurton psikologo moduan Mari Jose Oca esleitu digute.
Bilerak ostiraletan 15:00etatik 16:30etara izango dira.
Datorren ostiralean, urriaren 9an, hasiko gara. Egun horretan egutegia eta urtean zehar garatzeko gaiak aukeratuko ditugu.
Zure seme-alaben heziketa eta hazkuntzari buruzko ardurak edo egonezinak badituzu; topaketa hauetan gauza asko eta interesgarriak ikasiko dituzu.
Animatu!

ONARTUAK PLAZA LIBREETAN


Hemen duzue eskolaz kanpoko ekintzen plaza libreetan onartuen zerrenda.

OHARRA: Ekintzen hasiera urriaren 5ean izango da, Saskibaloia (Alebinak) eta Futbola (Alebinak) izan ezik, irailak 28an hasiko direla.

……………………

……………………

……………………

……………………

……………………