Umandi

UMANDI IKASTOLAKO 11º KROSA


Ekainaren 18an, larunbata, ikastolako jaia dela eta 11. krosean parte hartu dezakezu.

Hauek dira kategoriak:
1. kategoria: Legen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
2. kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
3. kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
4. kategoria: Haur Hezkuntza 2. eta 3. maila ( 4 eta 5 urte )
5. kategoria: Haur Hezkuntza 1. maila ( 3 urte ) eta 2 urte.
Zenbakiak lasterketaren egun berean, 9:30etan banatuko ditugu eta lasterketak segituan hasiko dira.Kirola egiteko arropa aproposa eta umore ona baina ez duzu behar izango korrika egiteko!
Ah! baita zure gurasoen baimena ere eduki behar dugu. Baimena EKAINAREN 10ean baino lehenago entregatu beharko duzue Ikastolan gongo den kroserako gutunontzi zehatz batean.
Data hori pasatu eta gero ez da izen ematerik egongo.
GURASOAK, ADI!
Krosa antolatzeko zuen laguntza behar dugu: zirkuitua markatzeko eta kontrolatzeko, zenbakiak prestatu eta banatzeko, …
Eta zure seme-alabak animatzeko ere, alegia. Behar, lagundu nahi duzue noi eskerrik asko zuen izena eta telefonoa emateagatik: hemen
Harremanetan jarriko gara.
Behar diren bezain boluntariorik ez badaude krosa bertan behera geratu beharko litzateke.
Nire seme-alaba Umandiko 11. krosean parte hartzeko baimena ematen dut. hemen

2016ko IKASTOLAREN JAIAREN BAZKARIA


Familia agurgarriak:

Datorren larunbatean ekainaren 18an ikastolako jaia ospatuko dugu. Izango diren ekintza guztien artean BAZKARIA dago.

SARAYOLA da kontratatu den enpresa.

Nola antolatuko dugu?

  • Umeek ez dute nagusiekin bazkalduko.
  • Janaria enpresak zerbitzatzen du.
  • Nagusien baxera ez da erabili eta botatzekoa.
  • Menu bakarra dago bai ume bai nagusientzako.
  • Jaiaren egunean izena eman ez duen inor ezingo da geratu bazkaltzera.
  • Mahaian nola jarri gure kontua da.Hori dela eta denon ardura eskatzen da (leku librerik gera ez dadin, umeren bat nagusiekin eseriko bada ….).

Nagusiek 18€ eta umeek 10€ ordaindu beharko dute.

Dibertigarri eta alaitasunez beteriko bazkari batera apuntatu nahi izanez gero, eman izena lehenbailehen!

Zenbatekoa, CAIXA BANK 21005652250200027493 zenbakian sartu.Ikaslearen izena eta maila adierazi eta BAZKARIA kontzeptu moduan.

EKAINAREN 8a BAINO LEHEN ziurtagiri kopia bat bota behar duzue guraso elkarteko postontzian.

JAIAREN EGUNEAN BESTE ZIURTAGIRIAREN KOPIA BAT ERAMAN BEHAR DA, MAHAIAN LEKU BAT DUZULA ADIERAZTEN DUEN IKUR BAT HARTZEKO.

ETORRI, IRRI EGIN ETA GUZTION ARTEAN FESTA EGIN … ZUEN ZAIN EGONGO GARA!

FAMILIAK MENDIRA. MAITZAREN 29AN.


SABIGAINEguraldi onaren etorrerarekin irteera berri bat egitera animatu zaitezte. Etorri!

Gure gida, Egoitz izango da oraingoan eta Urkiolako Parkean dagoen Sabigain tontorra ezagutuko dugu berarekin. Igoerak ordu bateko iraupena du eta bide eroso batetik izan arren malda du hasieran.

Sabigain, bere bikia den Urkiolamendi bezala, Urkiolako mendatearen alde batera kokatuta dago. Aipatutako tontorretatik Urkiola osoa ikus daiteke.

Irteera hau, datorren igandean, maiatzaren 29an izango da. 10:30ean geratuko gara Urkiola parkean, Bizkarra jatetxearen ondoko aparkalekuan.

Irteeraren kronika umandi.eus. web orrian zintzilikatzen da. Bilatzailean irteeraren izena jartzen baduzue, agertu egiten da (adib:Zabalgana).

Zuen zain izango gara,

Umandi Ikastolako guraso elkartea.

……………………

……………………

……………………

……………………

……………………