Umandi

MINTZALAGUNA (eguneratua)


Familia maiteok.

Mintzalagun taldeak dagoeneko eginda daude eta sarrerako ate bietako kortxoetan jarriko ditugu zerrendak.

Ekintza datorren astelenenean,hilak 14, hasiko da (bakoitza dagokion taldearekin).Horrela elkar ezagutuko dugu eta taldeen osaketa bukatuko dugu.

Ondo izan.

AMIANTOA DUTEN ARBELEI BURUZKO INFORMAZIOA (ehige)


Guraso Elkarte agurgarriak,
Gasteizko ikastetxe batzuetako arbeletan amiantoa aurkitu dela-eta komunikabide batzuetan emandako informazioaren harira, lasaitasun mezu bat transmititu nahi dizuegu.
Alde batetik, arbel hauek normaltasunez erabili daitezke irakaskuntza zereginetan inolako arriskurik gabe. Arriskua dago manipulatu egiten direnean (lixatu, lehundu, moztu edo daratuluz zulatu). Bestalde, arbel guztiak errebisatu ondoren, manipulatu edo hondatuak daudenak berehala erretiratzeko asmoa du Hezkuntza Sailak. Ikastetxeetako zuzendariek jarraibideak jaso dituzte.

Beraz, zera eskatzen dizuegu: zuzendariei jakinaraztea zuen ikastetxeetan arbel hondatu edo manipulatuak aurkitzen badituzue, berehala lekutik baztertuak izan daitezen. Beti bezala, jar zaitezte harremanetan zuen federazioekin edozein argibide behar iza ezkero.
Agur beroa

FAMILIAK MENDIRA (15.12.13)


MONASTERIOGURENAbenduan gabonetako erosketak eta laneko afariak alde batera utzi nahi badituzue, hona hemen mendi irteera ederraz gozatzeko aukera.

Oraingoan, gure gida den Igonek, Gazteluko herritik Olarizura lagunduko digu San Migeletik pasatuz.

45 minutuko igoera duen paseoa da eta bukaren goikaldetik Gasteiz eta bere lautada osoa ikusiko dugu. Jende askoren ustez Olarizu Gasteizko begiratokirik onena da.

Gaztelu herrian utziko ditugu autoak bertan denontzako lekua baitago. Hona bertoko mapa txiki bat zuen burua koka dazazuen.

Irteera datorren igandean abenduaren 13an izango da. Goizeko 11:00etan geratuko gara karabanen parkingean.

Irteeren kronikak,umandi.eus webean jartzen dira. Bilatzailean ibilbidearen izena jartzean (zabalgana, adibidez) berau aterako zaizue.

Zuen zain izango gara,s animamos

Umandi Ikastolako GE.

ZORIONAK ETA MILA ESKER


LOMCERIEZFamilia agurgarriak,

Larunbatean, hilak 28, Gasteizko kaleak bete genituen.Arabako herri eta Gasteizko auzoetako familia, ikasle, langile eta herritarron ahotsak entzun ziren.

Asko izan da egunotan egin dugun lana. Ilusioz beterik, adin ezberdinetako kideok, haurrak, gazteak zein nagusiak, gure indarra batu  eta gure nahia zein den ondo baino hobeto adierazi  dugu:  inposizioen gainetik gure hezkuntza eraiki nahi dugu.Egunez egun, denok elkarrekin, denok elkarlanean…Saltoa eman dugu.Gure hezkuntza eraikitzera goaz!

Gure eskerrak beroenak eman nahi dizkizuegu guzti-guztioi. MILA ESKER eta ZORIONAK!

Egunotan argazki eta bideotxoak jasotzen ari gara. Informazio guztia biltzen dugunean berbidaliko dizuegu.

Plataformaren hurrengo bilera abenduaren 9an, asteazkena, 19:00etan Landatxon izango da.

EGUBERRI SASKIETAKO ZOZKETA


Cesta NavidadFamilia maiteak:

Aurton, berrikuntza moduan Gabonetako 3 saski zozketatuko ditugu Xarbot aldizkaria finantziatzeko. Boleto bakoitzarekin lau zenbaki jokatuko dira eta Euro bat emango da.

Otzarek zer duten UGEko blogean eta web gunean jarriko dugu.

Zuen laguntza behar dugu boletoak saltzeko.Boletoen banaketa eta edo salmenta nagusien patioan egingo da ostiraletan 16:30etatik 17:00etara

Eskerrik asko eta SUERTE!!!

UMANDI GURASO ELKARTEA

……………………

……………………

……………………

……………………

……………………