“Montes Solidarios” Umandin
Ostiralean, “Montes Solidarios” elkarte kide batzuk etorri ziren Umandira 6. mailakoekin hitz egitera.
Goiz polita izan zen, eta bertan ikusi ahal izan genuen zein lan zoragarria egiten duten Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonek mendira iristeko.
Enpatizatu ere egin genuen, eta ikusmen gutxiko pertsonek eta itsuek mugitzeko dituzten zailtasunak ikusi. Baina, era berean, beste pertsona batzuen eta tresnaren baten laguntzaz, pertsona horiek naturaz eta mendiaz gozatzera irits daitezke.
Oso gauza erraza eta baliotsua gogoratu ziguten, baina batzuetan ahaztu egiten zaiguna; guztiok gara PERTSONAK, gure gaitasunak edo ezaugarri fisikoak edozein direla ere (pertsona altuak, pertsona txikiak, ilehoriak, ile luzea dutenak, ile motza dutenak, ikusmen txikia dutenak, ezgaitasun fisikoa dutenak, gortasuna dutenak…). Saiatu ez ahazten!!
Mila esker denagatik!
WEB MONTES SOLIDARIOS: http://montesolidarios.org/
FACEBOOK: https://www.facebook.com/montessolidarios/posts/1767721620066362
CANAL DE YOUTUBE MONTES SOLIDARIOS: https://www.youtube.com/channel/UCEpyhgrRuXn8Boyn1Ph-P9g/videos
LO INCORRECTO. Una nueva mirada hacia la discapacidad. https://www.youtube.com/watch?v=SBLiBLb23ZA
Utzi erantzuna