Umandi

Mintza topaketak

Kaixo, familiak!!

Hurrengo hilean mintza topaketekin hasteko asmoa daukagu.

Topaketen helburua euskara gure etxeetara hurbiltzea eta gure umeekin hizkuntza ohikoagoa egitea da. Nola? Ba modu dibertigarriaz hitz egitera eragiten diguten joko eta jolas-jardunen bidez. Azken urteetan bezala, mintzalagun bat ere izango dugu, saioak dinamizatzeko eta gure hizkuntza praktikatzen laguntzeko.

Saioak asteazkenetan izango dira, 15:00etan, Umandi ikastolan.  Urriaren 13an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko dira.

 Partehartzaile bakoitzak 25€ ordaindu behar ditu kurtso osorako.

Izena emateko mesedez bete formulario hau: https://forms.gle/iQZewLpegZcDsGwp9 (epea urriaren 7an bukatuko da).

Euskara praktikatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera eroso eta polita da, inguru ezagunean eta zuen seme-alabengandik hurbil. Animatu! Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………