Liburuaren Eguna
Familia agurgarriok:
Aurreko ikasturteetan bezala, apirilaren 23an Liburuaren nazioarteko eguna ospatuko dugu, lelo honekin: “Zein ote da, zein ote da liburu zoragarria?”. Horretarako, honako ekintza hauek antolatu ditugu:
- Haur Hezkuntzan:
Ipuin-kontalarien saioak gela guztietan. Saioak egiteko, ipuinak kontatzeko edo irakurtzeko prest zaudeten familien laguntza izatea espero dugu. Prest zaudeten guztioi dei egin nahi dizuegu apirilaren 9,astelehena, arratsaldeko 16:30ean egingo dugun bilerara.
- Lehen Hezkuntzan:
Titulurik gabeko 6 testu prestatu ditugu, beste hainbat liburutatik atereak, ikasleen zikloaren eta mailaren arabera. Ikasle bakoitzari dagokion testua emango diogu eta, irakurri ondoren, zein liburutakoa den bilatu beharko du. Laguntzeko, lau edo bost libururen izenburuak emango dizkiogu, horietako batekoa izango baita testua. Bukatzeko, fitxa batean bere izena, kurtsoa eta liburuaren izenburu zuzena jarri beharko ditu, apirilaren 23an egingo den liburuen zozketan sartzeko.
- Irakasleak eta familiak:
Bi testu banatuko zaizkizue, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, aukeran, eta hainbat aukera emango dizuegu izenburu zuzena bilatzeko. Zuek ere fitxa bat bete beharko duzue, liburuen zozketan sartzeko. Fitxak beteta ikastolako sarreran utz ditzakezue edo guraso elkarteko posta elektronikora bidali ( gurasoelkartea@umandi.net) . Hemen aurki dezakezue informazioa:
Aurreko urteetan bezala, aurten ere liburuen azoka egingo dugu ( hemen daukazue informazioa: Azoka txikiaren zirkularra 2018 ).
Zuen laguntzarekin, denon artean Liburuaren Egun polit bat ospatuko dugulakoan, har ezazue agur bero bat.
Liburutegiaren arduraduna eta Gurasoen Elkarteko taldetxo bat.
Utzi erantzuna