Umandi

LEHEN EGUNA. ZIRKULARRA.


Guraso agurgarriak:

Honen bidez plazaratu nahi dizuegu ikasturtearen lehen egunerako hainbat argibide. Irailaren 8an sarrera horrela izango da:

L.H.1.maila: 8:55etan txikien atetik sartuko dira eta 5 urteko geletara joango dira, han tutoreak egongo dira eta gela berrietara eramango dituzte.

L.Hko 2.mailatik 6.mailara: 9:00tan handien atetik sartuko dira eta gela berrietara joango dira, bertan tutoreak egongo dira.

H.H.ko 4 eta 5 urtekoak: 9:15tan txikien atetik sartuko dira. Tutoreek sarreran hartuko dituzte.

2 eta 3 urtekoak: bileran aipatuko zaizuen eran.

L.H.ko 3.mailako zerrendak ikastolako sarreran egongo dira, ikasle bakoitzak jakin dezan zein talde eta tutore dagokion.

Antolamendua errazteko, umeak sarreran utzi beharko dituzue. Ulertuko duzue gurasoak ikastola barrura sartzeak sarrera – irteerak oztopatzen dituela.

Bestalde, gogoratu ere, jantokiko zerbitzua irailaren 8an hasiko dela, aurretiaz izena emanda dutenentzat.

Aldez aurretik, zuen laguntza eskertzen dizuegu.

UDA ONDO PASA.

Gasteizen, 2016ko ekainaren 21ean.

Zuzendaritza

TESTU LIBURUEI BURUZKO INFORMAZIOA IRAILAN HELARAZIKO DIZUEGU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………