Umandi

KONPOSTAGAILUARI JANA EMATEN HASIKO GARA


Baratza
Hasteko eskerrak eman nahi dizkizuegu ikastolako konposta egiteko proiektuan parte hartu duzuen familiei. Izugarri ongi atera da!!!!

Udara osoan izan duen egonaldia dela eta, orain soilik, konpostagailua aldatzea geratzen zaigu: lehortzeko eta tamizadoretik erortzeko. Baita, bankaletako lurrari elikatzen ematea ere.

Baietz lagundu konpostagailua betetzen?

Asteartetan eta ostegunetan 9:00etan konpostagailua irekita egongo da

fruten azalak, landareen hondarrak, arrautza oskolak,.. botatzeko; organikoa iruditzen zaizuen guztia eta, gogoratu, sukaldatu gabe. Honez gain, sandia edo meloien zati handiak txikitzen badituzue, askoz hobe (janari zati handiei narriatzea(hondatzea) askoz gehiago kostatzen zaie eta).

Bi konpostagailuak irekiko ditugu: beteko duguna eta egina dagoen konposta, lortzen duguna zuek ikusteko .

Konpostagailuaren estalkia itxi baino lehen, guraso boluntarioren bat egongo da eragiteko eta bota behar diren hostoekin eta lastoekin nahasteko, prozesua ongi atera dadin.

Zalantzaren bat izanez gero, patioan beti  lagunduko dizuen norbait topatuko duzue.

Animatu, lurrak elikagai hau gustuko du eta!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………