Umandi

KONPOST-ONTZIA ITXIKO DA.


Lehenik eta behin,eskerrak eman,parte hartu duten familia guztiei eta jantokiko arduradunari, gai organikoak konpost-ontzian botatzeagatik.

Ikastolan metatu dugun konposta dagoeneko nahikoa da. Aste Santuetatik bueltatzerakoan beste lan batzuk egin beharko ditugu: lurra prestatu, landaketa, ureztatzea…

Hori dela eta, konpost-ontzia iztea eta berau zaintzen jarraitzea erabaki dugu. Baina jaki organiko gehiago gehitu gabe.

Iazko gai organikoetatik lortutako emaitza ikusi nahi baduzue; ikastolako sarreran galbaheatutako konpost ontzi bat utziko dugu. Horrela zein lur aberatsa eta kolore zoragarriduna lortzen den ikusi ahal izango duzue.

Agur bero bat

Umandi Ikastola guraso elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………