Umandi

Kirol Eguna

Familia agurgarriak:

UMANDI KIROL EGUN KARTELA EUSKARAZ

Hurrengo EKAINAK 1 Umandiko Kirol Eguna ospatuko dugu. Bertan goiz-goizetik gelak beraien artean jolastuko dute kirol ezberdinetara (saski, futbola, erreleboak, herri kirolak, baloi errea, zapia … ). Hau da, L.H.ko gela bakoitza talde bat izango da eta bere mailako gelen aurka jokatuko dute. Horretarako, Ako umeek kamiseta BERDEA, Bko umeek URDINA eta Cko umeek TXURIA ekarri beharko dute.

Kirol Eguna goizeko 10:00tan hasiko da kirol txapelketekin eta 13:00ak inguru maila guztien arteko lokotx bilketa eta zaku lasterketa egingo da. Hau bukatu ostean familientzako ZUMBA tailerra egongo da eta bukatzeko lunch batera gonbidatuko zaituztegu AMPAren eskutik.

Izena emateko gela bakoitzeko tutoreari emandako orrian apuntatu beharko dira. ANIMA ZAITEZTE!!!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………