Ikasturtearen lehen egunerako hainbat argibide.
Guraso agurgarriak:
Honen bidez plazaratu nahi dizuegu ikasturtearen lehen egunerako hainbat argibide.
Irailaren 7a aurkezpen eguna izango da, ordutegi bereziarekin:
L.H.1.maila: 9:55etan txikien atetik sartuko dira eta 5 urteko geletara joango dira, han tutoreak egongo dira eta gela berrietara eramango dituzte. Irteera 12:00etan izango da.
L.Hko 2.mailatik 6.mailara: 10:00etan handien atetik sartuko dira eta gela berrietara joango dira, bertan tutoreak egongo dira. Irteera 12:00etan izango da.
H.H.ko 4 eta 5 urtekoak: 10:15 etan txikien atetik sartuko dira. Tutoreek sarreran hartuko dituzte. Irteera 11:55 etan izango da.
2 eta 3 urtekoak: bileran aipatuko zaizuen eran.
L.H.ko 3.mailako zerrendak ikastolako sarreran egongo dira, ikasle bakoitzak jakin dezan zein talde eta tutore dagokion.
Antolamendua errazteko, umeak sarreran utzi beharko dituzue. Ulertuko duzue gurasoak ikastola barrura sartzeak
sarrera – irteerak oztopatzen dituela.
JANTOKIA: irailaren 7an EZ da egongo jantokiko zerbitzurik. Hau irailaren 10ean, astelehena, hasiko da.
Aldez aurretik, zuen laguntza eskertzen dizuegu.
ONDO PASA UDA.
Gasteizen, 2018ko ekainaren 18an. Zuzendaritza
Utzi erantzuna