Umandi

IKASTOLAKO JAIA


Ekainaren 20an,larunbata, ikastolako jaia izango da. Gauza asko prest ditugu dagoeneko baina, oraindik, zenbait bukatzeke ditugu. Hori dela eta zuen laguntza behar dugu.

ZER BEHAR DUGU?

Zuen zain dauden lantxoak:

  • Tabernan egin beharreko txandak.
  • Ikastola zaintzeko txandak.
  • Gatz eskumutur lantegia.
  • Makilaje eta atzazal karpa.
  • Ostiral arratsaldean dekoratuarekin lagundu,gure seme-alabentzako txikikeriak prestatu.
  • Larunbatean dena jaso eta ezer gertatu ez balitz bezala utzi.

Gure zuhaitzak artilezko zenbait karratu gehiago behar ditu, animo gutxi falta zaigu eta.

Aipatutakoa txarto badatorkizu, tortila bat ekar dezakezu, bertan egunean, tabernan pintxoak egiteko.

Ampako norbaiti esan zertan parte hartu nahi duzun. Inor ez baduzu ezagutzen, galdetu aldamenean jartzen zaizunari; seguru berak norbait ezagutzen duela.

 ZUEN ZAIN GAUDE!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

……………………
……………………
……………………
……………………