GURASOENTZAKO EMOZIO TAILERRAK
Programa honen xedea emozioen mundura hurbiltzea laguntzea da, horiek adierazi eta sozializatzeko espazioak eskainiz. Metodologia dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, hasieran emozioak identifikatzen dira (poza, amorrua, beldurra, harridura, tristezia,…), horiek egoki kudeatzeko lehenengo urratsa baita. Egoera bakoitzean emozio horiek era positiboan kudeatu, adierazi eta konpartitzeko beharrezko lanabesak eskuratzeko gunea eskaintzen da.
NORK EMANGO DITU ETA NORENTZAT DIRA?
Programa honek Vitoria-Gasteizko Udaletxeak sustatzen du eta IZEKI elkartetik ( http://izekielkartea.es/eu/ ) etorriko dira lantegiak ematera. Ikastolako guraso guztiei zuzentzen zaizkigu.
NOIZ IZANGO DIRA?
Urtarrilaren 17, 24 eta 31an / Otsailaren 7an
Ordutegia: 15:00etatik – 16:30ra
NON?
Ikastolaren Areta Nagusian elkartuko gara
Utzi erantzuna