Guraso Elkartea

Umandi Ikastolako AMPA ikastolako ikasleen gurasook osatzen dugu.
Guraso elkarteko Batzarra bolondresen bidez osatzen da eta beren ardura Elkarteko ekintzak antolatzea da. Batzorde ezberdinak egituratzen dira horretarako:
Hilabeteroko bilerak
Guraso elkartekoko Batzarra hilean behin elkartzen da. Jakizu, Elkartearen kidea bazara, normaltasun osoz parte har dezakezu antolatzen diren bileretan. Normalean web orrian jartzen dira deaildiak, edo posta elektronikoaz jaso dezakezue horrela egiteko eskatzen badiguzue.
Hemen, ikasturte honetan egin diren bileren deialdiak eta aktak eskura dauzkazue.
Urteroko Asanblada Orokorra
Urtean behin Asanblada Orokorrerako deialdia egiten da eta bertan Guraso Elkartearentzat interesgune diren gaiak landu ez ezik, aurreko ikasturtean egindako ekintza nagusien oroit-txostena egin ohi da, bai eta ekintza horiei dagokien balantze ekonomikoa ere. Biak ala biak ere bozketara eramaten dira Asanbladak ontzat eman ditzan.
Ordezkariak Ikastolako Eskola-Kontseiluan:
- Nuria Alonso Lafuente
- Mª Mar Álvarez López
- Ana Arroyo Angulo
- Encarna Bonilla Jiménez
- Peio Cernadas Blanco
- Eneko Etxegarai
- Ana Luz Fernández Campo
- Sofía Fernández de Arroyabe Iza
- Arantzazu Gómez García
- Itsaso Imaz Garmendia
- Oscar Matute Ruiz-Olalla
- Beatriz Sáez Valgañón
- Juan Carlos Saenz Alonso
- Nerea Salazar
- Vega Terrazas Apellaniz
Ekonomia
Guraso Elkartea ikastolako familia guztiaz dago osatuta.
Antolatzen ditugu ekintzak (Txokolatadak, bizkotxoak, geletarako gabonetako opariak, jaiako txokoak…) egin ahal izateko dirua behar da. Horretarako ikastolak pasatzen dizkizuen kuotaren 10,00 € erabiltzen dira.
Beste 8,00 € gure seme alabak babesten duen asegurua ordaintzeko erabiltzen dira.
Ordaintzen dugunaz geratzen den diru osoa (34,00 €) Ikastolak erabilzen du eskolako materiala ordaintzeko, (koadernoak, lapitzak, borragomak…)
Dokumentuak
Parte-hartu zure Elkartean
Hilean behin burutzen diren bileretara joatea duzu parte hartzeko modurik egokiena edo, bestela, ekintzetako batean zuzenean parte hartuz. ANIMA ZAITEZTE, BADA!
Eskerrik asko!!!
Hemendik bertatik zuen ahalegina eskertu nahi dugu. Ondotxo dakigu hainbatetan zaila izan ohi dela, etxetik kanpo eta etxe barruan lan egiten baitugu, gurasoak baikara… baina eskola barruan ezinbestekoa da gure esku hartzea. Gure inplikazioaren baitan dago ikastetxean antolatzen diren ekintzek aurrera egitea. Zorionak eman behar dizkizuegu aurrez, hobera egin dezakegula ere ahantzi gabe.
AMPA Umandi
F.J. Landaburu – Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefono : 945172801 Fax: 945172693
e-mail: gurasoelkartea@umandi.net