FAMILIAREN DIBERTSITATEA. GURE SEME-ALABAK OSASUNTSU HAZTEKO ALTXORRA.
Azalpena
Gaur egun familiak ez dauka esanahi bakarra eta baztertzailea, eta ondoen definitzen duen hitza ANIZTASUNA da. Azken urteetan gertatutako aldaketa ugariek eragin zuzena izan dute familien eraketan eta gizarteak duen familia ulertzeko moduan, eta horrek familiaren forma eta estiloetan gero eta aniztasun handiagoa ekarri du.
Jarduera honen bitartez gurasoentzat elkarreragina eta gogoeta-guneak sortzea da asmoa, bertan familiaren egitura ezberdinen indar-guneak eta lehiak aztertu ahal izateko, beti ere kalitatezko heziketa eta gurasotasun positiboaren neurriak oinarri hartuta.
Helburuak
- Familia bakoitzaren indar-guneak ezagutzera ematea, banakako eta taldeko onura lortzeko komunitatean.
- Gure inguru hurbileneko elkarbizitzan bizipenak familia ezberdinekin partekatzea.
- Jarduteko estrategiak garatzea, familiaren eta gizartearen garapen hobezinerako.
- Familiaren indar-guneetan oinarritutako pertzepzioa taldean eraikitzea.
Tailerrak bi saio izango ditu:
Maiatzaren 10 Asteartea eta 12 Osteguna
Ordua: 15:00etatik 16:30etara
Utzi erantzuna