FAMILIAK MENDIRA: Mendixur-eko Parke Ornitologikora
Igande honetan mendirako irteerak hasten ditugu 2016-2017 ikasturteko familientzat. Gonbidatuta zaudete guztiok. Ibilaldiren bat proposatzeko gogoa baduzue Anerekin harremanetan jar zaitezkete 603788658 telefonoan.
Gure lehen irteera Mendixur-eko Parke Ornitologikora izango da, Garaioko parkearen ondoan.
Urtean zehar parkean batzen diren espezie ugaritasunak eta berauen aniztasunak, ezagutzea merezi duen, gozatzeko eta zaintzeko leku pribilegiatua bihurtzen dute berau.
Hegazti-behatokietarako bisitaldi gidatua itundu dugu Birding Euskadi proiektuko arduradunekin . Bisita 11:00etan hasiko da eta ordu batak eta erdiak arte iraungo du gutxi gorabehera.
Zira eta botak eramatea komeni da, eta nahiz eta bertan prismatiko batzuk eduki, ditugunak eramatea gomendatzen dute.
Aparkalekuak ez direnez oso ugariak 10:30etan geratuko gara karabanen aparkalekuan eta autoetan banatuko gara ahalik eta auto gutxien eramateko.
Irteera hau urriaren 23a izango da datorren igandean. Jada aurretik esan dugun moduan, goizeko 10:30etan geratuko gara karabanen aparkalekuan.
Zuen zain izango gara,
Umandi Guraso Elkartea.
Utzi erantzuna