Umandi

FAMILIAK MENDIRA. MAITZAREN 29AN.


SABIGAINEguraldi onaren etorrerarekin irteera berri bat egitera animatu zaitezte. Etorri!

Gure gida, Egoitz izango da oraingoan eta Urkiolako Parkean dagoen Sabigain tontorra ezagutuko dugu berarekin. Igoerak ordu bateko iraupena du eta bide eroso batetik izan arren malda du hasieran.

Sabigain, bere bikia den Urkiolamendi bezala, Urkiolako mendatearen alde batera kokatuta dago. Aipatutako tontorretatik Urkiola osoa ikus daiteke.

Irteera hau, datorren igandean, maiatzaren 29an izango da. 10:30ean geratuko gara Urkiola parkean, Bizkarra jatetxearen ondoko aparkalekuan.

Irteeraren kronika umandi.eus. web orrian zintzilikatzen da. Bilatzailean irteeraren izena jartzen baduzue, agertu egiten da (adib:Zabalgana).

Zuen zain izango gara,

Umandi Ikastolako guraso elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………