Umandi

FAMILIAK MENDIRA: Jugatxi ibilbidea


Kaixo familia mendizale guztiok!

Irteera berria proposatzen dizuegu datorren iganderako.

Oraingo honetan, Edu eta Marian, gure gidariek Zuia-ko haranera eramango gaituzte Jugatxira igoera egiteko. Ibilbide osoa bi ordu inguru dira Murgiatik abiatuz. Helburu moduan Jugatxiko baseliza izango dugu. Bertan dauden zelaietan atseden hartu ondoren Jugotik jaitsiko gara.

Bideak oso ondo mantendutako baso batean barrentzen gaitu. Basoaren erakargarritasun nabarmenena bertako pago eta haritz ikusgarriak dira. Baina ez da bakarra: Zuia-ko eta Gorbeia-ko mendiguneko haranaren bistek, Jugatxi-ko ermitak, Jugo-ko herriak, Murgia-ko hiriguneak, errota zahar batek edo karobi bateko hondarrek bisita ondo merezi baitute.

Murgian sartu baino lehen, aparkatuko dugu, Murgiako Gurutze Gorrian, ibilaldia bertatik abiatzen baita. Paseoaren informazio gehiago nahi baduzue esteka honetan aurki dezakezue: http://zuia.eus/es/Lo_que_hay_que_ver/Ruta_Jugatxi

Irteera hau azaroaren 27an izango da datorren igandean. Oso goiz ez jaikitzeko, goizeko 11:00etan geratuko gara karabanen aparkalekuan

Zuen zain izango gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………