FAMILIAK MENDIRA
Ikasturte berri honetan ere, igandeetako mendi irteerak egiteko asmoarekin gatozkizue.
Lehen irteera bezala, oso erraza eta nahiko ezezaguna den Zabalganako Parkean dagoen ibilbidetxo bat egitea pentsatu dugu.
Zuazo herrian aparketuko dugu eta 40 minutu inguru irauten duen ibilbidetxo erraz bat egingo dugu.Irteera umeentzako jolas parke batean buka dezakegu edo intxaurrak bilatu inguruko intxaurrondoetan.
Zabalganako leku politenetako bat Lezeako urmaela da. Berau, Zuazo de Vitoriatik joanda,parkearen sarreratik oso hurbil dago.Urmaela aspaldikoa da. Ureztatzeko erabiltzen zen eta oso hurbil dagoen emari batetik hartzen du ura.
Irteera datorren igandean,urriaren 11n, izango da.11etan geratuko gara karabanen parkinean.
Animatu eta etorri!
Umandi Ikastolako guraso elkartea.
Utzi erantzuna