FAMILIAK MENDIRA 16.02.28.
Eguraldiaren arabera, datorren asteburuan elurra dator; baina hau betetzen ez bada, igandean, mendian ikusiko dugu elkar.
Gure gida den Felik oso ondo ezagutzen du Gebaratik Gebarako gaztelura doan bidea.
Ingurua ezagutzen dutenek diote mendikate hau oharkabean pasatzen dela tontor bakarra duelako; baina bere baitan leku zoragarri eta magikoak dituela eta hauek ikusiaz irudimena antzinako gararai eta lekuetara bueltatzen dela.Gebarako eliza parean eta herrian aparkatuko dugu.
Irteera hau datorren otsailaren 28an, igandea, izango da. Betiko moduan karabanen parkinean geratuko gara goizeko 11:00etan.Eguraldi txarra egonez gero; irteera bertan behera geratuko da.
Irteeraren kronika umandi.eus. web orrian zintzilikatzen da. Bilatzailean irteeraren izena jartzen baduzue, agertu egiten da (adib:Zabalgana).
Zuen zain gaude,
Umandi ikastolako guraso elkartea.
Utzi erantzuna