Umandi

FAMILIAK MENDIRA 16.01.31


OKINA

Oporren ondoren eta neguan sartzear gaudela aprobetxatuz, gure ingurua ezagutzeko eta bertotik paseotxo bat emateko beste aukera bat izango dugu.

Gure proposamena Ayuda ibai ertzetik paseotxoa egitea da.Abiapuntua Okina herria izango da;autoak bertan utziko ditugu. Askok ibilbide hau, Okina-Sáseta ,ezagutuko duzue zeinak ardoaren ibilbidea izenekoak kostaldea barrualdearekin lotzen baitzuen. Ibilbide osoa luzeegia denez(hiru ordu inguru), laburtu egin dugu ordu erdira dagoen zelai bateraino. Han hamaiketakoa egiteko batuko gara.

Okinara joateko onena Jacinto Benavente kalea hartzea da Adurtzaraino, eta han San Salvador hilerrirantz joatea. Hilerrira heldu baino lehen, Otazua herrian, Okinara joateko bidegurutzea ikusiko dugu. Bidea pixka bat estua da , beraz ,kontuz Joan beharko gara.

Irteera datorren igandean, urtarrilaren 31n izango da.Goizeko 11:00etan geratuko gara karabanen parkingean.Eguraldi txarra izanez gero, irteera bertan behera geratuko da.

Umandi.eus. web gunean jarriko ditugu ibilbidearen kronikak. Berton ibilbidearen izena jarrita agertuko zaizue.

Animatu eta etorri.

Umandi Ikastolako G.E.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………