Umandi

FAMILIAK MENDIRA: LA LEZE


Gure gorputzak garbitu eta oxigenatzeko asmoz, urtea ibilalditxo batekin hasiko dugu.

Oraingo honetan La Leze haitzuloko kanpoko aldea ezagutuko dugu, bidea Eginoko herritik hartuz.

LA LECE KOBAZULOA

Eginoko elizan aparkatuko dugu eta han ezkerrerantz joango gara. Herria bukatzerakoan bide bat hasten da SE, bi marrarekin markatuta. Bata berdea, bestea zuria . La Lezera iristeko paraleloak direnak jarraituko ditugu eta gurutzatuak saihestuko ditugu.

CruzadasParalelas

Bidea hasieran estua da baina berehala baso polit bat zeharkatuz zabaldu egiten da, paseoak ordu erdia dirau haitzulora iritsi arte. La Leze 80metroko pitzadura ikaragarria da eta bertatik ibai batek isurtzen ditu bere urak. Hurbil piknikgune bat dago eta haitzuloaren bista polit batzuez goza daiteke bertatik. Bide beretik itzuliko gara.

Irteera hau urtarrilaren 15an izango da datorren igandean. Oso goiz ez jaikitzeko, goizeko 11:00etan geratuko gara karabanen aparkalekuan. Baina euria egiten badu edo elurra egiten badu, ibilaldia bertan behera geratuko da.

Zuen zain izango gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………