Eskolaz Kanpoko Ekintzen Ate Irekiak
Kaixo familiak!
Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzak programatzen ari gara. Aurten dauden ekintza batzuk eskainiko dira, eta berri batzuk ere proposatuko ditugu. Zalantzan zabiltzate datorren ikasturtean zuen seme edo alaba ekintzaren batean hasi ala ez? Ez duzue argi ekintza hori gustatuko zaion? Maiatzaren bukaeran aukera izango dute behean zehazten ditugun eskolaz kanpoko ekintzetako ordubeteko saio batean parte hartzeko, datorren ikasturtera begira, nolako ekintza den eta atsegin duten ala ez ikusteko.
Eskaintza egiterakoan 2. eta 3. mailako ekintza batzuk hartu ditugu kontuan uste dugulako, pixkaka-pixkaka, ekintza espezifikoagoak direla eta saio batean parte hartzeko aukera izanda, erabakia hartzeko laguntza edukiko dutela.
Parte har dezaketen haurren kopurua mugatua denez, maiatzaren 21a, igandea, baino lehen izena eman beharko duzue formulario honetan: ATE IREKIAK (KLIKATU HEMEN) . Zalantzarik izanez gero e-mail bat idatzi (Mikel, mmunoz@athlon.es), edo telefonoz deitu (667661542).
Ate irekien egunean, ez zaio umeari lagunduko ekintzaraino. Beraz, gurasoekin joan beharko dira (edo beraiek bakarrik, zuzen klasetik areto nagusira, arriaga polikiroldegira edo zeramika gelara joateko adibidez) eta ekintzaren amaieran beraien bila joan beharko zarete (ekintza egiten den bitartean ezin izango da barruan egon, espazio arazoengatik).
EKINTZA | ADINA | NON | NON |
MULTI DANCING | LH 2 eta 3 | ARETO NAGUSIA | Maiatzak 25
edo 30 |
MULTI SASKI | LH 2 eta 3 | ARRIAGA POLIKIROLDEGIA | Maiatzak 24
edo 29 |
ART ATTACK (marrazketa, zeramika, eskulanak…) | LH 2 eta 3 |
MARRAZKETA GELA |
Maiatzak 25
edo 30 |
EUSKAL PILOTA | LH 2 eta 3 | FRONTOIA | Maiatzak 26 |
Utzi erantzuna