Umandi

Sin categoría

Ikasturtearen lehen egunerako hainbat argibide.

Guraso agurgarriak:

Honen bidez plazaratu nahi dizuegu ikasturtearen lehen egunerako hainbat argibide.


Irailaren 7a aurkezpen eguna izango da, ordutegi bereziarekin:


L.H.1.maila: 9:55etan txikien atetik sartuko dira eta 5 urteko geletara joango dira, han tutoreak egongo dira eta gela berrietara eramango dituzte. Irteera 12:00etan izango da.

L.Hko 2.mailatik 6.mailara: 10:00etan handien atetik sartuko dira eta gela berrietara joango dira, bertan tutoreak egongo dira. Irteera 12:00etan izango da.

H.H.ko 4 eta 5 urtekoak: 10:15 etan txikien atetik sartuko dira. Tutoreek sarreran hartuko dituzte. Irteera 11:55 etan izango da.

2 eta 3 urtekoak: bileran aipatuko zaizuen eran.

L.H.ko 3.mailako zerrendak ikastolako sarreran egongo dira, ikasle bakoitzak jakin dezan zein talde eta tutore dagokion.

Antolamendua errazteko, umeak sarreran utzi beharko dituzue. Ulertuko duzue gurasoak ikastola barrura sartzeak
sarrera – irteerak oztopatzen dituela.


JANTOKIA: irailaren 7an EZ da egongo jantokiko zerbitzurik. Hau irailaren 10ean, astelehena, hasiko da.


Aldez aurretik, zuen laguntza eskertzen dizuegu.

ONDO PASA UDA.

Gasteizen, 2018ko ekainaren 18an. Zuzendaritza

**EGUTEGIA 2018-2019**

2018-19 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA

EPEA: urtarrilaren 29tik otsailaren 9 arte.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:

Goizez: 09:15-11:00

Arratsaldez: 15:15-16:15

*Otsailaren 9an: 09:15-13:00

AURKEZPEN BILERAK: urtarrilaren 24an eta 31an. ORDUA: 15:15ean

 


UMANDIKO ESKOLA KONTSEILUAK PUNTU BAT EMANGO DU BAREMOAN ONDORENGO ARRAZOI HAUENGATIK

1.- Ikasle ohien seme-alabak.

1 PUNTU

2.- Anai-arrebak izan baditu ikastolan nahiz eta adinagatik orain ez egon bertan.

1 PUNTU

BI ARRAZOI HAUEK EZ DIRA METATZEN

ESKOLA KONTSEILUA


 

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA BERRIA: ROBOTIKA

LEHENENGO HEZKUNTZAKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUERA BERRIA: HEZIKETA-ROBOTIKA

Robotika gure bizitzen parte da eta heziketa-mailara eta ikastaldi-aukera handiak eskaintzen ditu

Jarduera honen bitartez umeengan teknologiarekido interesa piztuko da robotak eta programazio munduan lehenengo urratsak ematen hasteko aukera ematen du.

Informazio bilera: asteazkenean, 15:00h (Ikastola Umandi)

Isabel Ortega

Gerente / Directora de formación.

E-mail: iortega@centroclip.com
CLIP Centro Lingüístico y Pedagógico

www.centroclip.com

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………