Umandi

Elkarbizitza

Ziberbullying. 2. saioa

 

Datorren ostiralean, maiatzak 5, 15:00etan bigarren solasaldi / kafe izango dugu Jesús Prietorekin, Ziberbullying gaian sakontzeko eta zuen zalantzak argitzeko. Aurreko saioaren arrakasta ikusita, aukera honetan Areto Nagusian elkartuko gara erosoagoak egoteko. Zuen zain egongo gara!

ZIBERBULLYING-A. Familiek duten garrantzia


Ikastolako Elkarbizitza-Planaren barne eta fenomeno horren garrantzia handituz doanez, datorren ostiralean, otsailak 17, 15:00etan solasaldi/kafe bat izango dugu.
Gai horri buruz hitz egiteko Jesus Prieto Mendaza izango dugu, Deustoko Unibertsitateko Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetan Doktorea eta Antropologian Lizentziatua eta Arabako Unibertsitateko Eskolako Maisu-ikasketetan diplomatua. Gasteizko Samaniego Ikastetxean 25 urte hezitzaile aritu ondoren eta “Grupo por la paz Samaniego” fundatzailea izanez, gaur egun Gasteizko Berritzegune A02-ko kultura-artekotasun aholkularia da. Hizlari ezaguna eta komunikabideetako ohiko kolaboratzailea ere bada (Cadena SER, ETB1, Gasteizko Irratia,…).

Familia guztiak gonbidatuta zaudete !

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………