BIDEOJOKOAK
Familia agurgarriak,
Datorren ostiralean, urtarrilak 19, 15:00etatik 16:30etara, Yo si Puedo Psicopedagogía taldeak dinamizatuko digu “BIDEOJOKOAK. BADAKIZU ZERTAN JOLASTEN DIREN?” hitzaldia. Saio honetan Jakinde Carballok honi buruz hitz egingo digu:
- Era gertuago batean gure seme alabak zertan jolasten diren ezagutzeko gurasook bideojoko ezberdinen aurrean jarri partaidetzazko dinamiken bitartez.
- TIK-etan trebatu ONLINEKO IDENTITATE segurua sortzeko.
- Hezkuntza gakoak eskaini bideojokoen erabilera egokia eta kontsumo
arduratsua bermatzeko.
- Bideojokoen inguruan dauden aurreiritzi eta beldurrei buruz erreflexionatu, horrela begirada zabal eta malguagoa garatzeko.
- Gurasoei transmititu nahi dituzten baloreak errespetatzen dituzten jokoak eskaini.
Familia guztiak gonbidatuta zaudete. Zuen zain gaude!!
Utzi erantzuna