Umandi

ARBOLAK LANDATZEKO HERRI EKIMENA.


Familia maiteak:

Ingurumen ikerketa guneak (CEA), arbolak landatzeko herri ekimenera gonbidatu gaitu.
Olarizuko lorategi botanikoan izango da. Landaketan parte hartzen badugu, eraztun berdea gauzatzean laguntzen dugu, biodibertsitateari mesede egiten diogu eta aldaketa klimatikoaren kontra egiten dugu zuhaitzek CO2a xurgatzeko duten gaitasuna dela eta.

Oso proposamen erakargarria da eta joatea erabaki dugu.

Beraz, datorren igandean, martxoaren 13an 11:00etan geratuko gara karabanen aparkalekuan arbolak landatzera joateko.

Umandi Ikastolako guraso elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

……………………
……………………
……………………
……………………
……………………