AMIANTOA DUTEN ARBELEI BURUZKO INFORMAZIOA (ehige)
Guraso Elkarte agurgarriak,
Gasteizko ikastetxe batzuetako arbeletan amiantoa aurkitu dela-eta komunikabide batzuetan emandako informazioaren harira, lasaitasun mezu bat transmititu nahi dizuegu.
Alde batetik, arbel hauek normaltasunez erabili daitezke irakaskuntza zereginetan inolako arriskurik gabe. Arriskua dago manipulatu egiten direnean (lixatu, lehundu, moztu edo daratuluz zulatu). Bestalde, arbel guztiak errebisatu ondoren, manipulatu edo hondatuak daudenak berehala erretiratzeko asmoa du Hezkuntza Sailak. Ikastetxeetako zuzendariek jarraibideak jaso dituzte.
Beraz, zera eskatzen dizuegu: zuzendariei jakinaraztea zuen ikastetxeetan arbel hondatu edo manipulatuak aurkitzen badituzue, berehala lekutik baztertuak izan daitezen. Beti bezala, jar zaitezte harremanetan zuen federazioekin edozein argibide behar iza ezkero.
Agur beroa
Utzi erantzuna