2016ko IKASTOLAREN JAIAREN BAZKARIA
Familia agurgarriak:
Datorren larunbatean ekainaren 18an ikastolako jaia ospatuko dugu. Izango diren ekintza guztien artean BAZKARIA dago.
SARAYOLA da kontratatu den enpresa.
Nola antolatuko dugu?
- Umeek ez dute nagusiekin bazkalduko.
- Janaria enpresak zerbitzatzen du.
- Nagusien baxera ez da erabili eta botatzekoa.
- Menu bakarra dago bai ume bai nagusientzako.
- Jaiaren egunean izena eman ez duen inor ezingo da geratu bazkaltzera.
- Mahaian nola jarri gure kontua da.Hori dela eta denon ardura eskatzen da (leku librerik gera ez dadin, umeren bat nagusiekin eseriko bada ….).
Nagusiek 18€ eta umeek 10€ ordaindu beharko dute.
Dibertigarri eta alaitasunez beteriko bazkari batera apuntatu nahi izanez gero, eman izena lehenbailehen!
Zenbatekoa, CAIXA BANK 21005652250200027493 zenbakian sartu.Ikaslearen izena eta maila adierazi eta BAZKARIA kontzeptu moduan.
EKAINAREN 8a BAINO LEHEN ziurtagiri kopia bat bota behar duzue guraso elkarteko postontzian.
JAIAREN EGUNEAN BESTE ZIURTAGIRIAREN KOPIA BAT ERAMAN BEHAR DA, MAHAIAN LEKU BAT DUZULA ADIERAZTEN DUEN IKUR BAT HARTZEKO.
ETORRI, IRRI EGIN ETA GUZTION ARTEAN FESTA EGIN … ZUEN ZAIN EGONGO GARA!
Utzi erantzuna